
AURKEZPENA
RAFER IKASTETXE ENPRESA 1996ko Irailean sortu zen, 1987. urtean sortutako “Meca-Taqui Academia” enpresaren hedapenaren ondorioz.
Ikastetxea Sestaoren erdian, Merkataritza eta Ostalaritzako gune nagusian, kokatuta dago (Galindo Kalea 9. zenbakia, Manuel Andres 2. zenbakitik sarrera, “Plaza El Kasko” deritzon metroko geltokitik 75 metrotara).
Bere ekintza nagusia “Administrazio eta Bulegoen arloan, langabeentzako Lanbide-Heziketa, eta langile eta enpresentzako Etengabeko Heziketa-Irakaskuntza” da.
1997tik heziketako espezialitate ezberdinetan (Administrazio eta Bulegoen arloan) langabeentzako Lanbide-Heziketako ikastaroak emateko INEM-eko homologazioa dauka, irakasleen kualifikazioa eta instalazioen egokitasuna adieraziz.
Aldi berean, 1997tik, Etengabeko Heziketaren arloan, FOREM, IFES, ASIMAG eta IKASBILA elkarteekin heziketari buruzko garapenean lan egiten du. Ikastaroak bai enpresetan bai ikastetxe berean ematen dira.
ASFORM (Ezkerraldeko Etengabeko eta Lanbide-Heziketa Garapenerako Elkartea) elkarteko kide fundatzailea da.
Esperientzia profesional hau prestakuntzara helarazten da C. E. Rafferek osatzen dituen irakasle aditu eta tituludunen bidez. |
|
|
JARDUERA
Ikastetxeak “Administrazio, Bulego eta Informatikaren arloko Irakaskuntzan” oinarritzen du bere ekintza nagusia.
Gurengan uste duten guztien beharrak eraginkortasunez erantzuteko ikastaro mota desberdinak dauzkagu.
LANBIDE-HEZIKETAren arloan, 1997tik hona INEM-ean izena eman duten langabeentzako trebakuntza-ikastaroak ematen ditugu. Gure ikastetxea, Sestaon, Administrazio, Bulego eta Enpresetarako Zerbitzuen arloan, prestakuntzako kalitate eta ikasle gehienen kontratazioen ikuspuntutik, emaitz bikainak lortzeaz gain, INEM-eko homologazioa daukan bakarra da. Gaur egun arte 28 egindako ikastaro gure kalitatearen.
|
|
 |
Halaber, duela gutxi, FOREM-ek garatutako trebakuntza-planen bidez (ETENGABEKO HEZIKETA) langile aktiboentzako 2000 ikastaro monografiko irakatsi dugu urtero. Gaur egun, Ezkerraldean FOREM-ekin lan egiten duen ikastetxe bakarra da, FOREM-en adostasuna adieraziz, lortutako emaitzak direla eta.
Herriko Merkataritza lagundu eta bultzatzeko helbururekin, “SESTAOKO MERKATARI ELKARTEA” kolektiboren kasuistika eta beharrak egokitutako ikastaroen garapenean eta irakaskuntzan lan egin dugu.
C. E. RAFER 1997an Ezkerraldeko Trebakuntzarako sortutako ASFORM elkarteko kide fundatzailea da. Europako Diru Publiko eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bidez, zenbait ikastaro irakatsi dira, Ezkerraldeko hiritarren lanbide-adimena bultzatzeko helburuarekin, leku honetako goraldiko langabeziaren aurkako irtenbide gisa.
Bestalde, ikastaro partikularrak irakasten ditugu. Ikastaro eta ordutegi mota ezberdinekin ikasleen beharrak betetzen ditugu.
Ikastetxeak bere heziketa-eskaintzak etengabe handitzen ditu, Empresen eta Teknologi Berrien eskari berriak egokitzen. |
|
|